22/23 SLALOM ESKOLARTEKO 3. PROBA
Joan den igande goizean, Pasaian, alebin eta infantil kategorietako pistako eskolarren 3. proba egin zen. Ibilbide horretan, palistek 1.500 metroko distantzia gainditu behar izan zuten alebin kategorian, eta 3.000 metrokoa infantil mailan. Gipuzkoako klubetatik (Pasaia kayak, Donostia kayak, S.D Santiagotarrak eta Itxas Gain), Nafarroatik (Iruñeko Piraguismo Kluba, Iruñeko Igeriketa Kluba) eta Errioxatik (Ebro Kayak Kluba) etorritako 121 palista bildu ziren. Antolatzailea Pasaia Kayak 2005 K.K kluba izan zen.
Gizonezko Infantil A kategorian, kayak K1 modalitatean, Oinatz Alonso (PASAIA KAYAK) izan zen irabazlea, ondoren Xabier Ona (DONOSTIA KAYAK) eta Aimar Archanco (PIRAGUISMO PAMPLONA). Kanoan, C1 modalitatean, Rodrigo Revenga (S.D. SANTIAGOTARRAK) izan zen lehen sailkatua.
Gizonezko Infantil B kategorian, kayak K1 modalitatean, Iker Camacho (S.D SANTIAGOTARRAK) izan zen garaile. Juan Sanchez (PIRAGUISMO PAMPLONA) izan zen bigarren, eta hirugarren Eneko Imbuluzqueta (PIRAGUISMO PAMPLONA) taldekidea. Kanoa C1 modalitatean, Markel Vertiz (S.D SANTIAGOTARRAK) izan zen garailea kategoria honetan.
Emakume Infantil A kategoriari dagokionez, K1ean Aine Sanmartin (PIRAGUISMO PAMPLONA) izan zen garaile. Ondoren, June Arrastua (S.D SANTIAGOTARRAK) eta hirugarren Katixa Franco (S.D SANTIAGOTARRAK).
Emakumezko Infantilen B kategorian, kayak K1 modalitatean, Amaia Aizpurua (ITXAS GAIN) izan zen garailea, Eider Isabaren (CLUB NATACION PAMPLONA) eta Uxue Ezenarroren (ITXAS GAIN) aurretik. Kanoa C1 modalitatean, Nora Soto (S.D SANTIAGOTARRAK) izan zen irabazlea.
Gizon Alebin A kategorian, K1ean Arkaitz Arnedo (CLUB PIRAGUISMO EBROKAYAK) izan zen irabazlea, ondoren Nicolas Horcada (CLUB NATACION PAMPLONA) eta Hugo Martin (S.D SANTIAGOTARRAK). C1ean, Jon Susperregui (S.D SANTIAGOTARRAK) izan zen irabazlea eta Eneko Parada (S.D SANTIAGOTARRAK) taldekideak bigarren postua lortu zuen. Hirugarren postua Oier Serranorentzat izan zen (S.D SANTIAGOTARRAK).
Gizon Alebin B kategorian, K1ean Matias Grijalbak (IRUÑEKO PIRAGUISMOA) irabazi zuen. Bigarren postua Julen Lucasentzat izan zen (S.D SANTIAGOTARRAK) eta hirugarren postua Lucas Izquierdorentzat (PIRAGUISMO PAMPLONA).
Emakume Alebin A kategorian, kayak K1 modalitatean, lehen postua Maddi Urdanizentzat izan zen (IRUÑEKO PIRAGUISMOA), bigarrena Aroa Ledesmarentzat (IRUÑEKO PIRAGUISMOA) eta hirugarrena Aitana Echezorturentzat (PASAIA KAYAK). C1ean, Ana Aramburu (S.D SANTIAGOTARRAK) izan zen garaile.
Emakume Alebin B kategorian, K1ean Maitane Imbuluzuetak lehen postua lortu zuen. Bigarren postua Arthane Lasarentzat izan zen (CLUB NATACION PAMPLONA) eta hirugarren postua June Lópezentzat (S.D SANTIAGOTARRAK).
Kluben araberako sailkapenean, garaipena Iruneko S.D Santiagotarrarentzat, ondoren, Pasaia kayak 2005 k.k taldearentzat eta hirugarren postua Zumaiko Itxas gain klubarentzat.
Hurrengo hitzordua azaroaren 26an izango da, Zumaian.
Emaitzak hemen ikus ditzakezue: EMAITZAK
Argazki batzuk uzten dizkizuegu.
ARGAZKI GALERIA