Udarekin batera Gipuzkoako Piraguismo Federazioan antolatzen ditugun kurtsoak datoz. Informazio guztia gure Uda atalean aurkitu dezakezu: nola apuntatu, zein dokumentazio aurkeztu behar den, talde ezberdinak… Bestalde, behekaldeko PDFan ere informazio baliagarria eskuratuko duzu. Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan arazorik gabe.
Zeinen ongi tratatu gaituzun errobi ibaia!!
Apirilak 1, Larunbatean Eskolarteko Ur Lasaien txapelketa ospatuko da Zumaian.
16:00tan hasiko dira lehen piraguistak lehian.
Hurbildu eta etorri animatzera!

Apirilak 1, Larunbatean Eskolarteko Ur Lasaien txapelketa ospatuko da San Miguelen-Irun.
09:30tan hasiko dira lehen piraguistak lehian.
Hurbildu eta etorri animatzera!

Taldean kayak arekin olatuak hartzeko bila dabilen emakumea bazara, hauxe da zure aukera.
Zatoz olatuak hartzera!

Datorren larunbatean, martxoak 25, eskolarteko Gipuzkoako kayak surf txapelketa egingo da Kontxako hondartzan, Donostian.
14: 00etan hasiko dira lehiatzen lehen piraguistak. Gainera, goizean zehar teknifikazio jardunaldi bat egingo da.
Hurbildu eta zatoz animatzera!

Hemen gaude berriz Emakume Piraguista Ikastarokin!
Zatozte udaberri honetan piraguismoaz gozatzera kontxako badian!
Noiz: astearte edo ostiraletan
Ordua: 18:30-20:00
Non: Gipuzkoako Piraguismo Federazioa
Caseta real,Paseo de la concha 18, 20007,Donostia
Prezioa: 70€/8saio
Informazio gehiagorako idatzi emakumepiraguista@gmail.com edo deitu
943 44 51 03 / 634 90 55 75
Animatu!

Begira!!!martxoak 12, Igandean Eskolarteko Ur Lasaien txapelketa ospatuko da Pasaian.
11:00tan hasiko dira lehen piraguistak lehian.
Hurbildu eta etorri animatzera!

Begira!Martxoak 11n, Gipuzkoako Neguko Txapelketa ospatuko da Zumaian.
16:00tan hasiko dira lehen piraguistak lehian.
Hurbildu eta etorri animatzera!

Joan den igandean, otsailak 19, Kayaksurfeko Teknifikazio Jardunaldia egin zen Kontxako hondartzan, errege-etxolaren parean.
Jardunaldi hau RCNSSk antolatu zuen, non Gipuzkoako hainbat klub elkartu ziren eta Kayaksurf piraguismoa bertatik bertara ezagutu eta praktikatzeko aukera izan zuten.
Palista gazteek, gainera, olatuak, haien forma, korronteak, erremonteak eta hauskorrak identifikatzen ikasi zuten. Surfeadak ihesarekin trebatu zituzten, eta gandorrera igo ziren hausturarekin batera.
Teknifikazioaren ondoren, Eskolarteko Txapelketa egin zen, non haur eta kimu kategoriek parte hartzen duten, eta hainbat klubek parte hartu zuten, hala nola RCNSSk, ATSSk eta FGPko Ausartak piraguismo taldeak.
Emaitzak honako hauek izan ziren:
Alevines mutilak: Amets Igerategi (1 °).
Haur mailako mutilak: Haritz (1.), Beñat Arbiza (2.) eta Xabi Elorza (3.).

- 1
- 2
- 3
- 4
- Hurrengoa »